XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agus Arrazola: Eskola sendo bat behar da enbor horretatik adarrak luzatzeko.

Berak dioenez, eskolan nahikoa teatro egiten zuen... aprobatzeko.

Gero, unibertsitatean talde amateur batean parte hartu zuen.

Ondoren, Antzertin hiru urte pasa zituen zerbait ikasi nahiean, baina ez zuen laugarrena bukatu.

Harrez geroztik talde askotan ibilia da; Bederen bat taldearen sorreran egon zen, Maskaradan eta beste batzutan ere lan egin du.

Eta azkenik, Madrileko Corral 86 izeneko taldean dabil.

SUSA. - Zertan da antzerki prestakuntzaren panorama Euskal Herrian, eta zein premia berezi azpimarratuko zenituzke prestakuntzari buruz?.

AGUS ARRAZOLA.- Nik uste dut aktoreak prestatzeko eskola on bat montatu behar dela.

Eskola horrek alor ezberdinak izan behar ditu.

Interpretazio teknikak, gorputza eta ahotsa dira aktorearen oinarrizko armak, eta horregatik, eskola horretan garrantzizko lekua eman behar zaie.

Eta ez da ahaztu behar eskolak errealitatearekin, hau da, gizartearekin batera joan behar duela.

Bestalde, tekniko eta zuzendarientzako ikastaroak ere eman behar lituzke eskola horrek.

Antzertin izan nuen esperientzia ez zen oso ona izan.

Ni lehenengo promoziokoa naiz, (...).